Ikuspe calendars

Muntatzen den egutegia opari

Urtea ezin hobeto hasteko, bulegoko egutegia muntatzera! Kola eta guraizerik gabe muntatu eta ez puskatzeko, burua piska bat estutu behar da, baina erabat praktikoa da telefono elkarrizketa bat duzun bitartean esku artean izateko. Gure estudioaren 10. urteurrena ospatzeko sortu genuen egutegi berezi hau eta gure bezero guztiei bidali genien gutun bidez.

Bezeroa: IKUSPE
Data: 2016-04-06
Zerbitzuak: GRAFIKO / EDITORIALA

Eta aurreko batean…

Egurra oinarri zuen egutegi berezi bat diseinatu genuen, Wood&nika estudioko gure lagun den Gaizkarekin, diseinu pertsonalizatuak egiteko laser bidezko grabatu eta mozketan aditua da.

Egutegi hau ere norberak muntatu behar zuen, eta bigarren erabilera bat izan zezan diseinatu genuen, besteren artean, mugikorraren euskarri moduan erabil zitekeelarik. DM egurrezko bi piezaz eta zazpi kartulinaz osatzen da, hauetako bakoitzaren alde banatan hilabete bana azaltzen delarik. Hilabete bakoitzari zegokion ilustrazioa sortu genuen ikono moduan, itxura dibertigarria izan zezan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errasteko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen informazio gehiago.

ACEPTAR

Aviso de cookies