Kalejira App

Mobileko aplikazio bat da, gaur egungo hiriko tokien ulermena zabaltzeko, gertaera historikoen ezagutza sustatzen duena.

Ibilbide tematikoa, eduki didaktiko interaktiboekin, zeinak errealitate geolokalizatu aumentada?ren bidez Donostiako alde zaharreko gune garrantzitsuetako historia modu labur eta argian azaltzen duen. Jolas batean murgiltzeko moduko galderak egiten ditu, jakintza zabaltzeko baino, erabiltzaileen atentzioa deitu eta hausnarketa bultzatzeko.

Bezeroa: ESDESIGN BARCELONA
Data: 31/05/2017
Zerbitzuak: WEB / APP UX, NORTASUNA

Aplikazio hau garatzeko ondorengo metodologia erabili dugu.

Planifikazioa

Testuingurua

Erreferentziak

Briefing

Pertsonak

Arkitektura

Wireframak

Interfaz diseinua

Prototipoa

Emaitza: Mugikor edo tabletean deskarga daitekeen aplikazio bat da emaitza.

Erabiltzailea hirian zehar ibiliko da hirian garrantzitsua den eta mapan aurkitu ahalko duen toki geolokalizatu baten bila.

Horietako batetara iristean, kamera toki horretara bideratu beharko du eta orduan hasiko da ibilbide birtuala.

Behin ibilbide hori bukatutakoan, beste toki baten bila joango da, eta prozesu bera errepikatuko da ibilbide tematiko osoa igaro arte.

Erabiltzaileak toki horietako batean aurkitzen denean bere egoera elkarbanatu ahalko ditu sare sozialetan.

1.-SPLASH
27.-LOGIN
2.-PLACE
3.-PLACE-AR-1
18.-MAP-(1)
25.-MENÚ
20.-CAPTURA-1
21.-CAPTURA-3
30.-RECENT
logo-kalejira

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errasteko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen informazio gehiago.

ACEPTAR

Aviso de cookies