Estrategia, sormena eta diseinua

Diseinu grafikoa, editoriala eta web/app munduan lan egiten dugun gipuzkoako estudio sortzailea gara.

Bezeroek euren helburuak lortzea nahi dugu eta baita bezeroaren eta estudioaren arteko elkarlanean gustura egotea ere. Zirrara eragin nahi dugu gure bezeroen bezeroengana iristeko.

Norengana zuzentzen gara?


Komunikazioan, diseinuan edo/eta inguru digitaletan aditua den laguntzaile bat behar duten enpresa eta erakundeengana zuzentzen gara, euren proiektu eta helburuak gauzatu ahal izan ditzaten. Gertutasun eta konfidantzazko harremanetan oinarritzen gara, barne departamentu batez ariko bagina bezala.

Euren ikasleentzat eduki didaktikoak sortzeko edo beren proiektu hezitzaileen zabalpenerako materiala behar duten ikastetxe edo hezitzaile taldeengana zuzentzen gara.

Ekintzaileengana zuzentzen gara, beren ideiak komunikazio bide erreal eta zuzenean bilakatu eta helburu duten publikoarengana iristeko.

Nola egiten dugu lan?


Gertuko pertsonak gara, proiektu batek emaitza ona izan dezan bezeroaren eta diseinatzailearen arteko harremanak gertukoa eta zintzoa izan behar duela sinesten baitugu. Konfiantza ezinbestekoa da. Nahi duguna lortu artean ondorengo ekintzok etengabe eginaz lan egiten dugu eta ez gara nekatzen, prozesuaz gozatzen dugu.

1. AZTERTU

2. EGITURATU

3. SORTU

Nor gara?


Pertsona kreatiboak gara, gertukoak eta ilusioz beterik egiten dugun lan. Profesionalez osatutako egitura dugu, proiektuak ideiatik hasi eta gauzatu arte modu integralean kudeatzeko aukera ematen diguna.

Gutaz diotena

``Mi clientela está formada por empresas de varios países y con perfiles muy diferentes. Ikuspe creó una marca efectiva, que transmite profesionalidad tanto aquí como en el extranjero. Por eso, ¡Ikuspe seguirá siendo compañera de viaje en proyectos futuros!``

Ander Wendland Traductor comercial y jurídico

``Lan bikaina egiten du. Guretzak egindako produktuak sortzaileak eta gure beharrei egokituak izan dira eta beti jarrera baikorrarekin, laguntzeko prest eta hasierako ideiak aberastuz``

Mertxe Alonso Tknikako Etengabeko Hobekuntza arloko koordinatzailea