Meka

Elgoibarko Lanbide heziketako zentro erreferentea

Markaren irudiaren diseinua eta hedatze grafikoa Elgoibarren liderra den lanbide heziketako zentroarentzat. Prestakuntza eskaintza zabala du automobilgintzan, mekanikan eta administraritzan.

Bezeroa: MEKA LANBIDE ESKOLA
Data: 8/04/2015
Zerbitzuak: GRAFIKO / EDITORIALA, NORTASUNA

ELGOIBARREN ERREFERENTEA DEN LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROA

CIFP MEKA Eusko Jaurlaritzaren  titularitate publikoa duen zentroa da, bere hastapenak 1899an izan zituena, Elgoibarko udalak marrazketa akademia bat sortu zuenean. Elgoibarrek etorkizunarekiko ikuspegi aurreratua izan duela erakutsi du,  eta modu honetan, bere baliabideak erabiliz lortu du inguruko enpresentzat erreferentzia izatea.

Lanbide Heziketak ere paper garrantzitsua jokatu du, eta horregatik aurrerapauso handiak eman dira inguruko enpresekiko harremanetan.

ZABALPENA

Zentroaren ikasturte amaierako erronkatako bat matrikulazio kanpaina izaten da. Gradu eta familia ezberdinen zikloen katalogoa egin genuen. Informazio liburuxkak eta karpeta korporatiboak ere egin genituen, irakasleek bisitatzen dituzten enpresetan uzteko. Argazkiek garrantzia hartzen dute egindako publizitatean eta kartelen irudian, imajina freskoak eta ilusioa, giro ona eta ikasteko gogoa transmititzen duten aurpegi gazteak erabili dira.