Zer behar duzu?

Estrategia

GUZTIAREN HASIERA

Zurekin elkarlanean helburuak ondo definitu eta estrategia pertsonalizatua egingo dizugu. Errez gauzatzeko izango diren akzio zehatzetan banatuko dugu helburu hauetara iristeko.
Ikusi

Nortasuna

ZURE MARKAK DIOENA

Zure marka sortu eta merkatuan bizia emango diogu, horretarako estrategiaz eta sormenaz baliatuko gara. Zure enpresa, produktu, ideia edo proiektuaren nortasuna diseinatuko dugu.
Ikusi

Web / App-UX

ELKAR ERAGITEA

Zure proiektu eta beharren neurrira egindako web gune edo App-a, zuretzako bereziki diseinatutakoa, eraginkorra eta estrategia baten baitan aldez aurretik ondo pentsatutako edukiekin..
Ikusi

Grafiko / Editoriala

PAPERAREN GARRANTZIA

Proiektu grafiko eta editorialak gauzatzen ditugu. Ukitu, usaindu, zimurtu edo gorde daitekeen zerbait da papera eta baita ere sentsazioak sortu edo transmititzen dizkiguna.
Ikusi

Animazioa / 3D

ZENTZUMENAK ASTINDU

Zure ideiak eta kontzeptuak ikus-entzunezko formatura edo esperientzia tridimentsional batera eramango ditugu, mugimenduaren eta soinuaren bitartez zentzumenak astinduz.
Ikusi

Irakaskuntza

HEZKUNTZA ETA KONTZEPTUAK

Prestakuntza mota guztietarako baliabideak sortzen ditugu. Modu bisualari garrantzia emanez edukiak txukuntzen ditugu, ikasketa prozesua ahalik eta errazen egiteko.
Ikusi

Hamar
urte

Ikuspegi berriak sortzen!

Eta etorriko direnak…

Momentu eta pasarte asko igaro ditugu abentura hau hasi genuenetik, eta hasieran baino ilusio eta gogo gehiagokin jarraitzen dugu. Txantxangorria dugu lagun orain, ikusminez beteriko animali txiki eta maitagarria, eta basoetan zehar hegan joango gara, ikuspegi berrien bila.

Gurekin etorri nahi?