Nortasuna

Udane Errandonea

Marka nortasunaren sorkuntza. Forma geometriko eta hutsaren espazioarekin jolastuz bere bitxien estiloa jarraitu dugu. Logoaren diseinua eta txartelen proposamenak landu ditugu.

Tximibitxi

Bitxi berezi hauen identitate grafikoa eta beharrezko packaging multzoa sortu dugu. Bitxiak tximeleten hegoekin sortutak daude. Hauek, Nymphalur tximeletegian dute jatorria, bere bizi zikloa amaitzen dutenean. Euren helburua hego hauei bigarren bizitza bat ematea da. Ondorioz, amankomunean helburu bera zuten Udane Errandonea eta Idoia Lizeaga bitxigileekin elkartu ziren. Bitxi bakoitza pieza bakarra da, ez daude bi tximeleta berdinak direnik.

Proiektu europearrak

Hezkuntza proiektu Europar batzuen nortasun irudia diseinatzen lan egin dugu, hainbat herrialde europarretako ikastetxeen artean. Besteak beste, berrikuntza proiektuetan kolaboratzen dute.

Ander Wendland

Anderrek iragarkietako testuak, testu juridiko eta ekonomikoak itzultzen ditu batez ere Espainia eta Alemaniaren arteko harreman komertzialak dituzten enpresentzat. Bezero berriak lortzeko moduko irudia zuen helburutzat, eta emaitza irudi sendo bat izan da, nazioarteko nortasuna duena.

TKgune

Lanbide Heziketako eskolek osatzen duten sarea da eta bezeroaren eskura jartzen ditu bere azpiegitura eta ezagutzak. Gure estudioan Tkgune proiektuaren marka eta azpimarkaren diseinuaz arduratu gara. Bertako zerbitzu eta proiektuak xehetasunez ezagutzera ematek, zerbitzuen katalogoa paperean eta web korporatiboa egin ditugu.

Tolosaldea

Tolosaldeako Lanbide Heziketako Institutuaren marka berriaren diseinua. Bere balioak helaraziko zituen irudi berri bat topatzen egin dugu lan: hezkuntza- berrikuntza eta industriala, ingurugiroarekin sentsibilizazioa… gidaliburu korporatibo osoa egin da.

Lex Pugna

Izen gaztea eta aldi berean esperientziaduna, pertsonei zerbitzua emateko bokazio erabatekoarekin. Markaren balioak honakoak dira: bikaintasuna, arazoen ebazpena, prestutasuna eta leialtasuna. Balio horiek helarazteko, irudi korporatiboa ikuspuntu geometriko batetik landua izan da, formen konposizioaren bidez harreman estrukturatu eta egonkor bat eraikiz, Lex Pugnak bere bezeroekin duen konfiantzazko eta konpromisozko harremana ikusarazteko.

Ideatk

Ideatkren helburuak ondorengoak dira: Irakasle eta ikasleen sormen gaitasuna sustatzea, teknologia berrien bidez ideiak gauzatzeko espazioak sortzea eta inguru sortzaile berrietan ekintzailetza sustatzea. Markaren irudia sortu dugu eta baita nortasun korporatiboaren eskuliburua ere. Ikasle zein irakasleentzat laguntza tresna gisa, gida bat diseinatu eta maketatu dugu. PDF interaktiboa da, orrialdeetan erreztasunez mugitzeko nabegatzeko botoiak ditu eta zenbait edukietan ere irakurlearekin interaktibitatea landu dugu.

Meka

Markaren irudiaren diseinua eta hedatze grafikoa Elgoibarren liderra den lanbide heziketako zentroarentzat. Prestakuntza eskaintza zabala du automobilgintzan, mekanikan eta administraritzan.

Ekingune

Ekingunek elkarlana, jakintzaren trukea eta iniziatiba berrien garapena interpretatzeko modu berri bat dakar. Tresna berritzailea da, irakasleriaren, ikasleriaren eta ekintzailetzako profesionalen ezagutza partekatuak biltzen dituena. Gu ere komunitateko enpresen sarearen parte gara. Jarraian diseinatu genuen azken kartela duzue ikusgai, programa honetan parte hartzen duten Lanbide Heziketako zentro guztietan ekintzailetzaren inguruan antolatzen den hilabeterako.