Markaren irudia berritzea izan da gure helburua. Itxura moderno eta profesionala lortzeko lehenik, web gunea berria garatu dugu, euskarri grafiko berriak sortu ditugu baita ere: katalogo korporatiboa, produkturen fitxa komertzialak, furgoneten errotulazioak eta kongresuentan erabiltzeko panelen diseinu berriak.
Web /App UX
Itor
Itorrek ostalaritza eta gozogintzako negozioetarako produktu andana eskaintzen du. Bere web guneaz arduratu gara, ecommerce batean oinarritzen dena, jasotzen dituzten eskaerak bideratu ahal izan ditzaten. Zerbitzu garbi eta kalitatezkoa irudikatzeko argazkilaritza lana ere gure gain hartu genuen.
Vitale
Ariketa fisikoak zentzuz agintzeko aplikazio digitala da Vitale. Banakako entrenamenduak agindu ditzake, zure egoera fisikoa hobetzeko, bai maila funtzionalean, bai maila estetikoan. Irudi desberdinen sorkuntza, 3D modelo anatomikoak muskulu edo hezur konkretuak adierazteko, eta entrenamenduan zehar gidatzen duten bideo animatuen garapena. Aplikazioaren lehen promoziorako spota grabatu eta editatu genuen .
Rutinas de Innovación
Serious game bat garatzea zuen erronka proiektu honek.
Gamifikazioa aplikaztu genuen “rutinas de innovación” Lanbide Heziketako zentruak partaideak diren proiektuan. Mendiaren tontorrara iristea dute helburu, fase desberdinetan banaturik dago igoera. Ariketa eta erronka derberdinak gainditzerakoan sariak eta puntuak jasotzen dituzte eta beraien arteko lehia sortarazteko mendian zein kokaleku duten ikusi daiteke.
Web plataforma bat garatu dugu ere guzti hau modu erraz batean kudeatzeko.
Proiektu europearrak
Hezkuntza proiektu Europar batzuen nortasun irudia diseinatzen lan egin dugu, hainbat herrialde europarretako ikastetxeen artean. Besteak beste, berrikuntza proiektuetan kolaboratzen dute.
Gutik Zura
Gutik Zura dokumentalaren diseinu eta web garapena, 2016an Donostiako zinemaldian estreinatu zena eta zenbait jaialdi eta topaketetan hainbat sari jaso dituena. Proiektu honen helburu nagusia basoaren, egurraren eta euskal jendartearen arteko harremanek izan duten eta izango duten balioa sozializatzea izan da.
FP Euskadi News
Mugikorretarako App eta tabletetarako iOS eta Androiden egokitutako aldizkari digitalaren diseinu eta maketazioa, Euskadiko Lanbide Heziketaren arloan dauden notizia berritzaileenekin. Egin ditugun bi aleak eskuragarri daude PDF eta HTML formatuetan, www.fpeuskadinews.com webgunean.
Digitarte
Web korporatibo honen bidez Digitarte inprimaketa digitaleko guneak interneten berrikuntzaren eta teknologia berrien alde egiten duen apustua sendotzea lortu da. Bere irudi korporatiboaren araberako inguru bat sortzeko asmoa duen web diseinu batekin. Informaziora berealako sarbidea ahalbidetzen du, erabiltzailearen nabigazioa erraztuz.
Ku-Ku
Ariketa liburu batetik abiatuta, jolas interaktiboak egin ditugu txikienek gurasoekin euskaraz egin ahal izan dezaten. App hau erabilgarria da Android eta iOs-en.
Ander Wendland
Anderrek iragarkietako testuak, testu juridiko eta ekonomikoak itzultzen ditu batez ere Espainia eta Alemaniaren arteko harreman komertzialak dituzten enpresentzat. Bezero berriak lortzeko moduko irudia zuen helburutzat, eta emaitza irudi sendo bat izan da, nazioarteko nortasuna duena.