.EUS domeinuaren banatzaile ofizialak egin gara!

Guk ere .eus domeinua sustatu eta bultzatu nahi dugunez PuntuEUS Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu eta banatzaile ofizial bezela akreditatu gara.

Zer esan nahi du honek?

.EUS domeinuaren inguruan duzuen dozein zalantza argituko dizkizuegu, eta erregistratu edo migrazio bat egiteko garaian aholkularitza lanak egingo dizkizuegu.

Zergatik da .eus beste edozein domeinu baino hobea zuretzat?

  • Zure enpresa edo proiektuaren identitatea erras adieraziko duzu.
  • Guk bezala hitz egiten dutenei erakargarriagoa izango zara.
  • SSL ziurtagiria doakoa izango da.
  • Euskara eta euskal kultura sustatzen lagunduko dezu.

.eus domeinu bat erabili ahal izateko gutxienez hauetako baldintza bat bete behar dute webguneek:

  • Web guneak euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar du edo komunikazioak hizkuntza horretan egin behar ditu.
  • Web gunearen edukiak euskal kulturaz aritu edo sustatu behar du.

.EUS domeinuarekin Izenperen doako SSL ziurtagiria eskuratu dezakezu!

SSL ziurtagiriarekin gure webguneetan HTTPS protokoloa erabili ahal izando dugu, webguneko erabiltzaileen eta zerbitzariaren arteko komunikazioa modu seguru batean egin ahal izateko.

SSL ziurtagiriak gure webgunea kokatuta dagoen zerbitzarian instalatzen dira eta zerbitzari eta erabiltzaileen arteko informazio elkartrukea modu enkriptatuan egiteari esker segurtasun arazo ohikoenak babesten ditu.

Segurtasunaz gain Google-ek posizionamendurako kontutan hartzen du positiboki SSL ziurtagiria izateak.

.eus domeinua baldinbadakazu Izenpek euskararekiko duen konpromisoa zabaltzeko asmoarekin SSL ziurtagiri bat eskuratzeko aukera eskaintzen dizu, doan.

.eus domeinua edo SSL ziurtagiriaren inguruan edozein galderarik badezu, jarri gurekin harremanetan.