Hamar urte eta askoz gehiago

Web gune berria, etapa berria

Zein azkar pasatzen dan denbora, gure lana egiten disfrutatzen dugunean. Proposatzen dizkiguzuen erronken emaitzetan itzultzen da hori, gure bezeroekin dugun gertutasunean eta nola ez, estreinatu berri dugun gure web gunean, hemen ikusi dezakezue kontatzen ari garena.

Ikuspe web

Gezurra badirudi ere, 10 urte baino gehiago pasa dira estudioa ireki genuenetik. Ilusio handiz eta poliki-poliki sortu genuen gaur egun Ikuspe bezala ezagutzen dugun estudioa. Gauza asko gertatu zaizkigu geroztik eta momentu asko bizi izan ditugu abentura honetan zehar, baina beti hasierako ilusio eta gogoekin.

Eskerrak eman nahi dizkiogu gure alboan dagoen jende guztiari, eta gugan konfiantza guztia jartzen dutenei. Beraiek gabe bidea zailagoa eta luzeagoa izango litzateke. Zehazki, gure familia eta lagunei, momentu on eta txarretan beti hor daudelako.

Urte eta web gune berriarekin etapa berri bat hasi dugu, eta guretzat momentu garrantzitsua da. Asmo, proiektu eta ikuspegi berriez beteriko garaia da. Gure zerbitzuen kalitatea hobetu dugu, bezeroekin gertuko harremana mantenduz eta sormenarekin lan eginez.

Ikuspe web

Aurten gure 10. urtemuga gogoratzeko Missmalaga ilustratzailearekin batera, txantxangorri maitagarri baten ilustrazioa egin dugu. Naturaren maitaleak gara eta ideia berriak garatzeko inspiraziorik onena dela uste dugu.

Lagunartekoa, ausarta eta xelebrea da gure txantxangorria. Dana hobeto ikusteko, basotik atera eta bide erdian gelditzea gustatzen zaiona. Eta horixe da gure eguneroko ekintzen oinarria: Argitasunez ikusi zuen helburuak, gure nahi eta helburuetan bihurtzeko.

Hamar urte sortzen, hamar urte ikuspegi berriak bilatzen eta hoberena noski, hamar urte gure lanarekin gozatzen. 🙂
Urtero bezela, egutegi desberdina egitea da gure helburua, eta aurten inoiz baino gehiago. Hauxe da aurten atera dugun egutegia, tinta bakarrean inprimaturikoa eta verjurado paperakin, ukimenarekin ere sentsazioak eta gertutasuna transmititzeko. Erabiltzeko moduan askatasuna bilatu diogu egutegiari, pintza txiki batekin nahi dugun forma emango diogu gure bulegoan edo mahai gainean jarri ahal izateko. Guztiz tolesten badugu ere poltsikoan edo edozein lekutan gorde daiteke. Aukera asko ematen duen egutegia dugu eta oso pozik gaude emaitzarekin!

Ilustrazioa gustuko baduzue laster Ikusperen merchandising-a izango dugu, eta kamiseta, poltsa edo eta koadernoren bat eskuratu ahal izango duzue.

Ba hoixe, adi egon! laster notizi berriak izango ditugu!

Laster arte eta eskerrik asko sarrera hau irakurtzeagatik!

DISEINU ETA SORMENEZ BETERIKO URTE BERRI ON!