Grafiko / Editorial

Udane Errandonea

Marka nortasunaren sorkuntza. Forma geometriko eta hutsaren espazioarekin jolastuz bere bitxien estiloa jarraitu dugu. Logoaren diseinua eta txartelen proposamenak landu ditugu.

Tximibitxi

Bitxi berezi hauen identitate grafikoa eta beharrezko packaging multzoa sortu dugu. Bitxiak tximeleten hegoekin sortutak daude. Hauek, Nymphalur tximeletegian dute jatorria, bere bizi zikloa amaitzen dutenean. Euren helburua hego hauei bigarren bizitza bat ematea da. Ondorioz, amankomunean helburu bera zuten Udane Errandonea eta Idoia Lizeaga bitxigileekin elkartu ziren. Bitxi bakoitza pieza bakarra da, ez daude bi tximeleta berdinak direnik.

LGTBI Komunitatea

Mugen gainetik eta Gehitu elkartearekin batera Aniztasun sexuafektiboa eta genero aniztasunaren inguruan tailerrak garatu ahal izateko Unitate didaktiko bat garatu eta diseinatu dugu. Honekin batera, udaletxeetan banatzeko ere LGTBI komunitatearen egutegi eta jardueren agenda bat diseinatu dugu. Aniztasuna irudikatzeko forma geometriko eta koloretsuekin jolastu dugu, emaitza garbia, zuzena eta alaia lortzeko.

Slingsintt

Markaren irudia berritzea izan da gure helburua. Itxura moderno eta profesionala lortzeko lehenik, web gunea berria garatu dugu, euskarri grafiko berriak sortu ditugu baita ere: katalogo korporatiboa, produkturen fitxa komertzialak, furgoneten errotulazioak eta kongresuentan erabiltzeko panelen diseinu berriak.

Vitale

Ariketa fisikoak zentzuz agintzeko aplikazio digitala da Vitale. Banakako entrenamenduak agindu ditzake, zure egoera fisikoa hobetzeko, bai maila funtzionalean, bai maila estetikoan. Irudi desberdinen sorkuntza, 3D modelo anatomikoak muskulu edo hezur konkretuak adierazteko, eta entrenamenduan zehar gidatzen duten bideo animatuen garapena. Aplikazioaren lehen promoziorako spota grabatu eta editatu genuen .

Proiektu europearrak

Hezkuntza proiektu Europar batzuen nortasun irudia diseinatzen lan egin dugu, hainbat herrialde europarretako ikastetxeen artean. Besteak beste, berrikuntza proiektuetan kolaboratzen dute.

Cooperación Transfronteriza

Bi ekitaldiren irudi grafikoaz arduratu gara. Horietako bat Ficoban gauzatutakoa, hiru egunetakoa eta herrialde ezberdinetako ehundaka parte hartzaile izan zituena. Egin genituen euskarriak honakoak izan ziren: erakusmahaiak, sarrerako akreditazioak, liburuxka informatiboa egitarauarekin, panelak, telazko poltsak, blokak, boligrafoak…

FP Euskadi News

Mugikorretarako App eta tabletetarako iOS eta Androiden egokitutako aldizkari digitalaren diseinu eta maketazioa, Euskadiko Lanbide Heziketaren arloan dauden notizia berritzaileenekin. Egin ditugun bi aleak eskuragarri daude PDF eta HTML formatuetan, www.fpeuskadinews.com webgunean.

San Telmo Museoa

1902an zabaldua, Euskal Herriko zaharrena da. Oraina ulertzeko tresna den heinean, etorkizuna eraiki nahi du iraganeko ezagupenekin. Hezkuntza eta komunikazioko sailarekin zenbait proiektutan kolaboratu dugu, programa ezberdinetan laguntza materialak sortuz, zabalpenerako kartelak eta prestakuntza eskaintzarako katalogoak diseinatuz…

Digitarte

Web korporatibo honen bidez Digitarte inprimaketa digitaleko guneak interneten berrikuntzaren eta teknologia berrien alde egiten duen apustua sendotzea lortu da. Bere irudi korporatiboaren araberako inguru bat sortzeko asmoa duen web diseinu batekin. Informaziora berealako sarbidea ahalbidetzen du, erabiltzailearen nabigazioa erraztuz.